2016(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena

Eskolapioek Kamdari laguntzen diote

Aurtengo Eskolapioseko Gabonetako kanpaina Indiako Kamdari laguntzen dio.
Ikasleek dirua eta janaria eramaten dituzte eskolara.
Abenduaren 3an, larunbatean, scout taldeak eskolako inguruetako etxeetatik pasatu ziren dirua eta janaria biltzeko.
Eskolako areto nagusian filmak jartzen ari dira eta sarrera 2,50 euro edo 2 kilo janarien bidez ordaindu daiteke.
Klasean ikasleek eta irakasleek Gabonetako kanpainari buruz hitz egiten dute.

Ikasleek tailerrak egiten dituzte, paperezko autobusak margotzen dituzte eta Kamda Espedizioko pertsonaien kromo-album bat osatzen dute.
Kanpaina amaitzen denean, dirua Kamdara bidaliko da eskola hobetzeko eta handitzeko, haur guztiek ikasi ahal izateko.
Eskolako materiala erosi ahal izango dute baita mahai eta aulki berriak, arbelak eta liburuak ere.
Kanpainako janaria Iralako Frantziskotarren jantokira eramango da.

       Egileak: Uxue Cerrillo eta Inés Basáñez



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina