Udan oporretan gaudean izar iheskor asko ikusten ditugu, zerua garbi
dagoenean. Baina badakizue zer diren?
Noizean behin kometak gure zerura etortzen dira eguzkiaren inguruan biraka. Batzuetan espazioko harrizko
zatitxoak erortzen dira gure planetan.
Espazioko elurrezko bolak.
Kometak eguzki- sistemako izotz zatitxoak dira.
Eguzkitik hurbil pasatzen direnean gasa eta hautsaren hodeia botatzen dute eta
bi buztan sortzen dira eguzki haizearen bidez.
Kometa batzuk zeru lurtarrean
agertzen dira eta batzuk izen propioa dute, adibidez Halley kometa, 75 edo 76
urtero agertzen dena.
Zeruan ere, batzuetan izar iheskorren antzeko izarrak ikusten ditugu gure
zerua oso azkar gurutzatzen dutela , baina benetan ez dira izarrak. Izar iheskor bat, harrizko edo hautsesko
pieza txiki bat da espaziotik Lurreko atmosfera jotzen duena. Oso azkar mugitzen
denez, berotu eta distira egiten du
atmosferatik mugitzean. Izar iheskorrak benetan, meteoro deitzen diete
astronomoek.
Meteoro gehienak atmosferan erre
egiten dira Lurrera heldu baino lehenago. Baina batzuetan meteoroak oso handiak direnez bizirik heltzen dira
Lurraren azalera.
Forma askotakoak izan daitezke. Distira
egin ahal du asko edo gutxi. Bere ibilbidea luzea edo laburra izan daiteke.
Batzuk estela bat utzi ahal dute segundo batzuetan baina beste batzuek ez.
Normalean, oso azkarrak dira ( ikusi ditugula esan baino lehenago desagertzen
dira!) baina beste batzuk oso motelak dira, eta segundo batzuk iraun ahal dute.
Batzuetan kolore desberdinekoak ikusi ahal ditugu, gorrizka, berdezka, urdinzka
eta abar, meteoroaren konposizio kimikoaren arabera.
Partikula hauen hasiera kometetan
dago, lehen esan dugun moduan, bere pausoetan materialak galtzen ditu eta
atmosferatik uzten ditu.
Meteoroak edo izar iheskorrak gau
garbi batean ikusi ahal ditugu, baina urteko gau konkretu batzuetan ugariagoak
dira ( meteoroen euria).
Batzuetan jausten diren zatiak oso
handiak dira eta ez dira guztiz desegiten eta Lurreko azala pasatzen dute.
Momentu hauetan meteoroak meteorito izena
hartzen du.
Gure planetak momento guztietan
tamaina desberdineko meteoritoak jasotzen ditu, batzuk handiagoak eta beste
batzuk mikroskopikoak.
Jende askok uste du izar iheskorrek
sorte ona ekartzen dutela, horregaitik, zeruan bat ikusten dutenean desio bat
eskatzen dute.
Egileak: Joel eta
Asier B.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina